DBH4: fisika-kimikako ikasleak EHUko Zientzia eta Teknologia fakultatean

Kimika bizirik


DBH4.mailako fisika-kimikako ikasleek, EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultatera egin zuten bisita aurreko ostegunean (urtarrilak 17). Irteera honen helburua, zientziarekiko eta, bereziki, kimikarekiko duten ezagutza sakontzea eta interesa sustatzea izan da.
Ikasleek zenbait esperimentu egin zituzten bertako irakasleen begiradapean eta beraiek egindako demostrazio-saiakuntza batzuk ikusteko aukera ere izan zuten.
Nahiz eta 4 orduz aritu ziren laborategian buru belarri lanean, oso positiboki baloratu zuten esperientzia.