Aurreko ostiralean DH3ko ikasleek Oinarrizko Bihotz-Biriki Bizkortze, Arnasbidearen buxadura eta zauri, traumatismo edota konbultsioetan nola jokatu ikasteko ordu eta erdiko ikastaroa jaso zuten Osakidetza eta Kurutziaga Sorospen Talde sortu berriaren eskutik.
Helburu nagusia aipatutako kasuetan nola jokatu behar den jakitea izan zen. Formakuntza hau Durangoko Osasun Zentroko erizain eta ikastolako guraso diren 3 pertsonen artean eman zuten. Guraso hauek Kurutziaga Sorospen Taldean parte hartzen dute. Formakuntza ahal den hoberen antolatzeko klase bakoitzak (20-25 ikasle klaseko) bere ordu eta erdiko ikastaroa jaso zuen; 30 minutuko teoria eta ordu beteko praktikan oinarritua. Ikasleen portaera oso ona izan zen, eta euren partetik ondo baloratua izan dela ikusi eta entzun dugu.