Aurreko astean DBH 3. mailako ikasleak Abadiñoko Tornosolo trinketera joateko aukera izan zuten Gorputz Hezkuntzako orduetan. Bertan, trinketea ezagutu eta bertan praktikatzen diren modalitate desberdinak zeintzuk diren ikusi zituzten. Horrez gainera, esku pilotan eta palan aritzeko aukera izan zuten.