Irailaren 21ean DBH2koek surf saioa burutu zuten Lagako hondartzan, Gorputz Hezkuntza arloko irteeran.
Hondartzan egoteko eguraldiak lagundu ez bazuen ere, surferako baldintzak egokiak izan ziren eta gustura aritu ziren gazteak. Batzuk surfean, eta itsasoratzeko txandaren zain zeudenak, Ibarrangeluko frontoian jolasteko aukera izan zuten eta oso gustura ibili ziren bertako kirol instalakuntzetan.
Ogoñope surf taldeko begirale eta Ibarrangeluko herri instalakuntzei eskerrak, egun zoragarria pasatu genuen!