DBH2: Neberondora txangoa

DBH2kook Neberondora txangoa egin genuen pasa den barikuan. Gora heldu bezain pronto, indarrak berreskuratzeko hamarretakoa egin genuen. Ondoren batzuk bertan geratu ginen solasean, jolasean, txabolak eraikiz…  Eta beste batzuk, malda gogorrei heldu, eta kobazuloa ikustera joan ginen.

Dena batu eta Ikastolarako bideari ekin genion, bazkal ordurako bertan egoteko. Egun ederra pasa genuen eta eguraldia ere lagun izan genuen.