DBH2 Ikastolako Antzerki Taldea: “Hirubixotz” maiatzaren 17an eta 18an

Urtero legez, DBH2ko ikaslez osatutako Ikastolako Antzerki Taldeak, aurten ere lan berri bat taularatuko du, Hiru bixotz, datozen maiatzaren 17an eta 18an San Agustin Kulturgunean. Sarrerak Durangoko Arte eta Historia museoan eskuratu daitezke ondorengo ordutegian:  Asteartetik ostiralera: 10.00 – 13.00 eta 17.00 – 20.00 . Zapatuetan: 11.00 – 14.00 eta 17.00 – 20.00. Domeka eta jaiegunetan: 11.00-14.00.

HIRUBIXOTZ
sinopsia

Hiru emakume… hirubixotz…
esperimentatzeko ilusioz,
eraldatzeko gogoz eta
ikasitakoa partekatzeko asmoz,
euren bizipenak kontatzera datoz!

Zatoz! Itsasoan barrena murgildu eta emozioen olatuetan igeri egin nahi baduzu!

Badatoz! Umeak begiratzeko betaurreko kolore anitzak janztera ausartu zen emakumearen lanaren oihartzunak.
Baldin bazatoz… istorioren batean, dantzaren batean, olerkiren batean, abestiren batean zure bihotzak hirubixotz horien taupaden erritmoarekin bat egin ahal izatea espero dugu. Eraiki dezagun txatalez txatal gutariko bakoitzaren bizipenek bat egingo duteneko bordatu koloretsua!

BAZATOZ?