DBH1: Urkiolara irteera

Herenegun, martitzena, DBH1eko ikasleak Urkiolara irteera burutu zuten. Urkiolatik, Urkiolagirrera (Urkiolamendi) igo eta Asuntzen (Pol-Pol) hamaiketakoa egin ondoren Urkiolara bueltatu ziren. Bertan, bazkalostera arte eguraldi ederraz gozatu zuten jolasean.