DBH: YoutubEskola

Durangoko udaleko euskara sailetik YoutubEskolak proiektuan parte hartzeko eskaintza luzatu digute tailerretako bat Durangon bertan izango delako. 13 eta 16 urte arteko ikasleei zuzenduta dago eta baliteke zuen seme-alabentzat interesgarria gertatzea.

Kaixo:
Mezu honen bidez, YoutubEskola ekimenaren berri eman gura dizuet zuen ikastetxean zabaldu dezazuen. Izen-ematea zabalik dago, www.youtubeskolak.eus webgunearen bidez egin behar da, irailaren 13tik 30era bitarte. 13 eta 16 urte bitarteko gazteek parte hartu ahalko dute; hain zuzen, 2003, 2004, 2005 eta 2006 urteetan jaiotakoek, eta izena emateko, webgunean jasotako inskripzio-fitxa betetzea baino ez dago. Partaidetza zabala da, edonork eman dezake izena, nahiz eta ez egon erroldatuta udalerri edo eskualde horietan.

YouTuben euskararen erabilera zabaltzeko asmoarekin sortu da Youtubeskolak; izan ere, Youtube da gazteek euren aisian ikus-entzunezko edukiak ikusteko, partekatzeko eta trukatzeko gehien erabiltzen duten kanaletako bat.

13 eta 16 urte bitarteko gazteek parte hartu ahalko dute.

Zer ikasiko dute: YouTuben bideoak sortu, editatu, produzitu eta post-produzitu, eta kanalak sortu eta kudeatu. Ikastaroetan gai interesgarriak landuko dira benetako youtuber bihurtu nahi dutenentzat, esaterako: Youtuben kontu bat sortzeko urratsak; izena ematea youtubeko kanaletan, profila pertsonalizatzea, grabaketak eta muntaiak egitea, musika jaistea eta post-produkziorako beste pertsona batzuen irudiak erabiltzea, bisualizazio gehiago izateko estrategiak…

Ikastaroak zortzi orduko jardunaldi bakarrean egingo dira. Lantegia behin amaituta, parte-hartzaileek bideo bat diseinatzeko, garatzeko eta argitaratzeko behar diren gaitasun teknikoak eskuratuko dituzte. Hartara, jardunaldi berean prozesu tekniko osoa barneratuko dute.

Durangon tailer bi egingo dira, eta tailer bakoitzean 15 plaza izango dira, guztira 30 plaza. Eskaerak plazak baino gehiago balira, zozketaz izendatuko dira.
Durango: Urriak 5, zapatu edota 6, domeka, Udal Euskaltegiko Berbagunean.
 
Ordutegia: 9:30etik 18:30era, bazkaria etxetik eraman beharko da.