Obrak direla-eta, San Tomas ospatu beharrean, San Blas ospatu dugu aurten otsailaren 2an. Ikastolako frontoia azoka bihurtu dugu DBHko kideok, postu dotorez , talo usainez, dantzaz eta bertsoz hornituta. Zapore gazi-gozodun ospakizuna izan zen Txotxe falta zelako. Domekak behin betirako eroango zuen gure artetik. Agurrik ez!
