DBH: San Tomas azoka

Gora San Tomas!

Aurten ere San Tomas ospatu dugu ikastolan. DBHko ikasle guztiak jo eta su ibili dira lanean postuak eta azoka gunea atontzen. Denetariko produktuak dastatu ditugu, eta nola ez, talo goxo-goxoa. LHko ikasleek azoka berezi hau bisitatu dute eta txorixo pintxo goxoak banatu ditugu ikastolako ikasle, irakasle eta langileen artean.