IX. Ikastetxeen Tag Errugbi topaketak

Kurutziaga ikastolako DBHko ikasleek Durango Rugby Taldeak antolatutako IX. Ikastetxeen errugbi topaketetan parte hartu dute. Atzo 3. eta 4. mailakoek eta gaur 1. eta 2. mailakoek.  Bihar LH 4, 5 eta 6ko ikasleek ere izango dute parte hartzeko aukera.

Tag Errugbi topaketak elkartasun ekintza bati lotuta egon ohi dira. Aurtengoan JAED elkartea laguntzeko asmoa du DRTk. Hori dela-eta, ikasleek euro 1eko dohaintza egiteko aukera izango dute. Dohaintza hori egiteko itsulapikoa ikastolako idazkaritzan bertan aurkituko duzue.