Joan den urtarrilaren 29an, asteazkenean, DBH 4. mailako ikasleek Iurretako Lanbide Heziketa bisitatzeko aukera izan zuten bertako hezkuntza eskaintza zabala ezagutzeko. Bisitan zehar, hainbat ikasketa modalitate ezagutu zituzten, hala nola Enpresa Administrazioa eta Zuzendaritza (ADE), Automozioa, Elektrizitatea eta Elektronika, Mekanizazioa, eta beste hainbat.
Gainera, espezialitate bakoitzari buruzko informazioa jasotzeaz gain, tailer praktikoetan parte hartzeko aukera ere izan zuten. Horrela, lanbide horietako zeregin batzuk bertatik bertara esperimentatzeko aukera izanez.
Bisita oso aberasgarria izan zen, ikasleei DBH ondoko hezkuntza aukeren inguruko ikuspegia zabaltzen lagundu baitzien, eta etorkizun akademiko eta profesionalaz hausnartzeko aukera eman ere. Parte-hartzaileek esperientzia oso positibotzat jo zuten, eta Lanbide Heziketa gertutik ezagutzeko aukera izatea oso baliotsua izan zela nabarmendu zuten.