DBH 2A gelako ikasleak “Volando voy” lehiaketarako lana prestatzen

DBH 2A taldeko ikasle talde batek euren kabuz proiektu bat aurrera ateratzea erabaki dute. Education First fundazioak antolatzen duen lehiaketa batean parte hartze erabaki dute eta jo eta su ari dira jolastorduetan euren lana aurreratzen.  Proiektua bideo bat egitea da eta momentuz gidoia, komunikazioa eta produkzioarekin ari dira. Grabaketei ekiten dietenean emango dizuegu euren berri.

Ordura arte, hona hemen euren azalpenak.

“Kurutziaga Ikastola DBH 2A gelako ikasleak gara. Volando voy lehiaketan parte hartuko dugu. Horretarako, gure tutoreari eskerrak  emateko bideo bat grabatzen ari gara. Saria Ingalaterrara bidaia da, ikasgela guztiarentzat.”