Datorren ikasturterarte!


Joan da beste ikasturte bat. Urrun geratzen da iraila ekainetik begiratuta.

Kurutziaga Ikastolaren 50. urteurreneko ekitaldi nagusia izan genuen azaroan, komunitatea osatzen dugun guztion gogoan geratuko dena. Urteroko jailadia izan dugu ekainean.

DBH4ko ikasleek Kurutziaga utziko dute. Espero dugu urteotan guztietan euren ezagutza eta bizipenak aberasten lagundu diegula. Aurrerantzean, onena opa diegu: merezi duzue!

Zorionez, berriak ere badatoz eta datorren ikasturtea lehenengoa izango da Kurutziagan ume eta familia askorentzat. Eurei ere onena opa, eta onena ematea da gure ardura.

Horretan saiatuko gara, horixe baita gure zeregina: bizitzeko heztea.