COVID-19: Osakidetzaren oharra

Kaixo Familia,

Opor buelta COVID positiboen kudeaketa protokolo aldaketaz hasi dugu. Honekin batera gabon osteko kutsatze maila oso altua izaten ari da Kurutziagan eta Hezkuntza esparruan orokorrean.

Ikasgela bakoitzen positiboa izan dugun bakoitzean ikasgela horretako famliak informatu ditugu, baina ikusita positibotasun maila altua dela orokorrean, osakidetzatik bidalitako oharra ikastola guztira zabaltzea dela egokiena ikusi dugu.

Orokorrean jarraitu beharreko pausuak dira eta sintomen zaintza egiteko eskaria egiten du dokumentuak. Positibo kopurua altua izanda ere Osasun arduradunek ikasgelak ez ixteko kriterioa aplikatzen ari dira, beraz egokiena prebentzioa lantzea dela garrantzitsuena ikusten dugu gure esparrutik, behintzat egoera hau lasaitu arte.

Adeitsu,

Kurutziaga ikastola