“Bziber” proiektuak sare sozialei buruzko lantegiak antolatu ditu Durangaldeko gazteentzat

Urriaren 23an eta 24an, larunbata eta igandea2007 eta 2010 urteen artean jaiotako (11 eta 14 urte bitarteko) gazteentzako lantegiak antolatu dituzte Durangon, sare sozialen ingurukoak.

Lantegien helburua gaztetxoek sarerako edukiak sortzen ikastea eta euskaraz aritzen diren erreferenteak ezagutzea da. Horretarako, zenbait plataforma teknologiko aztertu (Instagram, Tik-tok, Twitch…) eta hauen erabileraz hausnartuko dute. Euskarazko edukiak ere sortuko dituzte talde giroan.