Bueltan da Azoka Solidarioa

Kaixo familiak,

Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasle eta irakasleok, EKI proiektuaren barruan, hiruhileko honetan bestelako egoerak eta errealitateak ezagutzen aritu gara. Honi esker, beste pertsona batzuen lekuan jartzeko aukera izan dugu eta guk ere zerbait egin dezakegula ondorioztatu dugu. Horregatik, azoka solidario bat prestatzen ari gara. Azoka honen helburua dirua biltzea da, eta, 6. mailako ikasleek aho batez erabaki dute aurtengoan batutakoa Geu Be elkarteari bideratzea. Azoka honetan ikasleek beraiek ekarritako objektu kutunak, eskumuturrekoak, ipuin laburrak… izango ditugu salgai.

  • Tokia: Harmailetan (euria balitz, frontoian).
  • Eguna: Martxoak 30 (eguena).
  • Ordua: 16:30ean

Azokaren helburuagaz bat egin eta bertan ikusiko garelakoan,

LHko 6.mailako ikasle eta irakasleak.