Booktrailer lehiaketako Kurutziagako finalistak eta saridunak

Joan den larunbatean banatu ziren Durangoko Udalak eta Bizenta Mogel Bibliotekak antolatzen duen 2021eko Booktrailer Lehiaketako sariak. Ikastolan Unai Iturriaga eta Alex Sanviren Udaberririk Ankerrena komikia landu dugu, eta komikitik abiatuta booktrailerrak egin dituzte DBH4ko ikasle batzuek. Finalisten artean, gure ikasleek egindako 5 lan izan dira, eta Magali Gabikagoesakoak, Malen Ansorenak eta Jone Corralek Gidoirik oneraren saria eskuratu dute. Hemen dituzue ikusgai finalerako hautatuak izan diren lanak.

Gidoi onenari saria

Finalista 1

Finalista 2

Finalista 3