Bariku honetan, urtarrilaren 12an, Euskal Herriko zazpi lurraldeetan ‘Bizkarsoro’ filma estreinatuko dute. Josu Martinezek zuzendutako fikziozko luzemetraia da Bizkarsoro, eta Ikastolen Elkarteak lagundu du beronen ekoizpenean. 1914tik 1982ra bitartean gertatzen diren bost istoriok osatzen dute filma. Ahozko lekukotzetan eta idatzitako testuetan oinarritutako fikziozko bost istorio dira, bost hamarkadatako kontakizuna. Durangoko Zugaza zineman egin zuten prentsaurrekoan azaldu zuenez, Bizkarsoro fikziozko herria da, baina “Euskal Herriko edozein herri izan daiteke”.
Bihar Euskal Herriko hainbat zinematan egingo du estreinaldia filmak, artean Durangokoan. 18:30ean hasiko da emanaldia. Animatzen zaituztegu herri filma ikustera! Durangon ez ezik, beheko herri eta zinemetan ikusteko aukera izango duzue: