Datorren ekainaren 11n BizkaiaGara Eguna 2023ren baitan, egun berezi bat antolatuko dute Urkiolan (Abadiño). Oraingo honetan, gure naturguneen garbiketagaz lotutako ingurumen-ekintza bat egingo dute. Zabor-bilketa bat eginez, naturaren zaintzagaz dugun konpromisoa aktibatuz.
Ingurumenaren Munduko Eguna dela eta (ekainaren 5a), plastikoek kutsatzen ez duten planeta baten aldeko munduko mugimenduagaz bat egiten dugu.
Familientzako, taldeentzako, koadrilentzako… eguna, aktibatzeko, kontzientziatzeko, gozatzeko eta zerbait handiaren parte izateko. Animatu zaitezte!