Bigarren eskuko produktuen azoka ikastolan, abenduaren 15ean

DBHko 4. mailako ikasleek ikasbidaiarako dirua batzeko bigarren eskuko azoka egingo dute bihar (abenduak 15) ikastolako frontoian, 16:30ean. Kalitatezko produktuei bigarren bizitza bat emateagaz batera, ikasbidaia finantzatzea da helburua. Liburuak, jolasak, patineteak, skate-ak, puzzleak… Gabonetako erosketak egiteko aukera ezin hobea izango duzue.

Bariku arratsaldero, salmenta postua

Bestalde, bariku arratsaldeetan bizkotxoak eta tortillak saltzen ditugun mahaian bonboiekin betetako eguzkiloreen katiluak salgai jarriko ditugu.