[BIDEOA] Maite Agirre: “Heldu garen lekura heltzea esfortzu handia izan da, baina merezi izan du”

Garai zail batean, amets kolektibo baten alde lan egin zuten familia askok. Euren denbora, indarra eta baliabideak jarri zituzten euskarazko hezkuntza proiektu bat eraikitzeko: Kurutziaga ikastola. Horietako bat izan zen Maite Agirre. Kurutziagako sortzaileetariko bat izateaz gain, bere familiak erabaki ausarta hartu zuen: etxea hipotekatzea proiektua aurrera ateratzeko. Beste familia batzuek ere beste horrenbeste egin zuten. Keinu horrek ondo erakusten du garai hartako konpromiso maila eta Kurutziaga ikastola eraikitzeko izan zuten indarra.