[BIDEOA] Korrika ikastolara eta ikastola Korrikara

Korrika gaur abiatu da Irundik, eta bere oihartzuna ikastolan ere entzun dugu. 16:00etan txapligoa bota dugu ekimenarekin bat eginez. Hurrengo egunetan ere Korrikaren ibilbideari jarraipena egingo diogu. Datorren ostegunean Korrika Txikian parte hartuko dugu. Baina, guretzako egun handia datorren ostiralean izango da, martxoaren 22an. Egun osoan zehar lekukoa eskurik esku ibiliko da 10:00etatik 16:00etara. Gainera, Korrika Durangora heltzen denean, Euskara Taldeko kideek lekukoa eramango dute. Korrikaren inguruan Kurutziagan antolatutako ekimenen inguruan elkarrizketa grabatu dugu Idoia Marin eta Mikel Eguren Euskara Taldeko kideekin. Zatoz zu ere, Harro Herri! Korrika!