Koldo Tellitu Ikastolen Elkarteko lehendakaria Hamaika Telebistan izan zen atzo.
Hezkuntza itunerako adostasuna bilatzen ari da Eusko Legebiltzarra. Eragileek eta alderdiek martxoaren 4ra arte izango dute aukera akordiorako aurkeztu duten lehen zirriborroari ekarpenak egiteko. Koldo Tellituk proposamenen artean hainbat esparrutan “zehaztasunak argitzeko” daudela azaldu du . Tartean, hizkuntza ereduekin zer gertatuko den zehaztu behar dela azaldu du, murgiltze eredua ezarriko den “idatzita” ikusi nahi dutela dio, eta segregazioari aurre egiteko neurri zehatzak ere xehetu behar direla. Halere, “momentuz norabide onean” doan gauza dela azpimarratu du.
Halaber, publikotasun berri bat eratzeko aukera dagoela uste dutela azaldu du, beti ere, ezarriko diren konpromiso eta betebeharrak guztiek betetzen badituzte. Euskal kurrikulumaren gaiari prozesuan zehar heltzea espero du Tellituk.
Elkarrizketa osorik, hemen: