[BIDEOA] HH3-5: Martxoak 8ko Lilakrosa

HH 3,4,5 urtekoek, Martxoaren 8a dela eta hainbat ekintza egin zituzten. Aurreko egunetan, ipuin eta irudi batzuen bidez, gaia lantzen aritu ginen eta marrazki ederrak ere egin zituzten, eurentzat garrantzitsua den emakume bati buruz. Ostiraleko eguna, martxoak 7, prestatzen ere aritu ginen kartelak eginez. Egun horretan, morez jantzita, ikastolako HHko 1. Lilakrosa egin genuen. Guztiok batera emakumeen eta berdintasunaren alde korrika aritu ginen eta ondoren hamarretako ederra eta dantzaldia izan genituen, giro onean. Polita izan zen!