Ikasturte berriagaz batera, gela berriak dituzte DBH1eko eta DBH2ko ikasleek. Ikaskuntza-prozesuak zainduz, hezkuntza-kalitatea hobetzen saiatuz eta ikasleen aniztasunari ikuspegi inklusibotik erantzunez. Ikas-irakas testuingurua zainduta, ikaslea ardatz izanda eta elkarbizitza erdigunean jarrita goitik behera eraldatu ditugu DBHko lehenengo zikloko ikasleen gela, karrajo eta komunak. Lanen asmoa ikasleen ongizatea, jakinmina eta ikasgiroa zaintzen duen testuinguru fisikoa sortzea izan den arren, etorkizuneko erronka metodologiko eta pedagogikoei erantzutea ere nahi izan dugu.
Ikas prozesua elkarbizitzan eta elkarrekintzan garatzen dugu, garatzen dugu, hori sustatu asmoz eta ikaskuntza egoerak aberasteko asmoz, hiru zutabetan sostengatzen den proiektu integral bat egin dugu: irisgarritasuna, malgutasuna eta multifuntzionaltasuna. Karrajora begira beirazko paretak jarri ditugu. Gela barruko hormak ostera, arbel bihurtu ditugu, hauek gainera, irekitzen diren ateak dira orain. Horrez gain, talde lana bultzatzeko mahai kooperatiboak ditugu, eta baita egunerokotasuneko beharrizanei erantzuteko zenbait aldaketa egin ere, material malgu eta mugikorrak txertatuz. Lan hauek guztiak etorkizuneko ikastola eraikitzeko bidea dira.