[BIDEOA] DBH4: Ikasbidaiarako bigarren eskuko azoka prestatzen

DBH 4. mailako ikasleek bigarren eskuko azoka antolatuko dute. Ikasleek produktuak ikastolan batu eta arrazoizko prezio batean jarriko dituzte salgai helburu bikoitzarekin: etxean ditugun gauzei bigarren bizitza bat ematea eta, aldi berean, ikasbidaiarako dirua lortzea. Ekonomia zirkularra!

Bilketa puntua idazkaritzan jarriko dute ostegunero. Animatu eta parte hartu!