Durangon, Euskal Herrian gertatzen den bezala, kultura desberdinak bizi dira, eta elkarbizitza ahalik eta aberatsena izan dadin jarraitzen dugu etengabe lanean. Bide horretan, Durangoko Bizenta Mogel biblioteka Giza Biblioteka bihurtuko da azaroan.
Izen ere, “Bideak gurutzatuz” dinamika jarriko dute martxan, euskal komunitatea osatzen duten migrazio arloko bizi istorioak bilduko dituen dinamika. Azaroaren 8an hasita eta hilaren 27ra bitarte, hainbat hitzaldi, argazki erakusketa zein tailer antolatuko dituzte. Bertaratzeko, aurretiaz izena eman beharko da.
Bosgarren edizio honen helburua da gazte migratzaileen eta haien familien errealitatea durangar gizartera hurbiltzea, eta, horretarako, honako hauek jarri nahi dira fokuan: gazte horien intererlazio-prozesuak, akulturazio-prozesuetan aurre egin behar dieten zailtasunak, beren nortasunak eraikitzeko prozesuak eta etorkizuneko itxaropenak.