“Bazkalostekoa”: supermerkatua eta hockeya

LH-KO GUNE LASAIA
Aste honetan Supermerkatu bat sortu dugu gune lasaiko gelan. Honetarako etxetik elikagaien kutxak eta ontziak ekarri ditugu, beste batzuk marraztu egin ditugu eta elikagai freskoak jantokitik hartu ditugu. Bestalde, “dirua sortu” dugu.
Eta zein da ekintzaren helburua? Ikasleek erosketa aproposa egiten ikastea, asteroko zerrenda egokia zer den ikastea, elikagai osasungarriak direnak eta ez direnak desberdintzen ikastea, bertoko produktuak ezagutzea…  Horretarako elikagaien etiketak zer dioten aztertu dugu. Gainera, diruaren erabilera landu dugu eta prezioei buruz hausnartu. Asko gustatu zaien ekintza izan da.

 

LH-KO KIROL GUNEA
Aste honetan, hockey-era jokatzen ibili gara. Horretarako betiko moduan, ordu erdiko entrenamendurako ariketak egin ditugu eta gainontzeko denboran partiduan aritu gara. Pasa den astean saskibaloian ibili ginen, eta aurrekoan eskubaloian. Datorren astean  ikusiko dugu zer kirol den hileko gustukoena eta txapelketa antolatuko dugu.