Gaur elikagaiak xahutzearen aurkako eguna denez, gaia lantzen aritu gara bazkalostean.
Alde batetik aprobetxamenduzko errezetak landu ditugu eta supermerkatuaren ekintza gogoraraziz janari gutxiago alperrik galtzeko zerrenda egokiena zein litzatekeen birgogoratu dugu. Baita kontzientzia hartzeko bideo hauegin ere!
Ikastolan, Durangoko beste 7 eskoletako jantokiekin batera hondakinen batzeari ekiten dion proiektuan parte hartzen dugu, gero janari hondakinak baserrietan konpost moduan erabiltzeko. Esan genezake, ikastolako jantokian ekonomia zirkularra lantzearen aldeko apostua egiten dugula, baserritik baserrira.
Urtarriletik ekainera hondakin hauek murrizteko erronka daukagu, Ausolanen “Zaindu Janaria” proiektuaren barruan, honadakin pisaketak burutuz. Baietz murriztu!