Bazkalostea: LH4ko ikasleak erosketak modu osasungarrian egiten

LH4ko ikasleak esperientzia paregabea bizi izan dute Supermerkatu izeneko jarduerarekin. Ekimen honen helburua elikadura osasungarriaren eta kontsumo arduratsuaren garrantziaz kontzientziatzea da. Elikagai osagungarriak identifikatzen, etiketak irakurtzen eta prezioak alderatzen ikasi dute, erosketa orekatuak eta osasuntsuak egiteko helburuarekin. Horrez gain, erosketen erabakiak osasunean eta ingurumenean duen eraginaz hausnartu dute. Esperientzia honi esker, ikasleek modu praktiko eta dibertigarrian eguneroko erosketak eguten ikasi dute, osasuna eta ingurunearekiko errespetua kontutan hartuta. Jarduera honek kontsumo-ohitura osasungarriak sustatzen laguntzen du eta aldi berean, ikasleak kontsumo arduratsua barneratzen dute eguneroko bizitzarako trebetasun praktikoa garatuz.