2021eko ekainean, Euskal Herri osoko 100 eragilek Batuz Aldatu dokumentua aurkeztu zuen Euskalgintzaren Kontseiluak: Hizkuntza-politiketan eragiteko adostasun soziala.
Bertan helburu argi bat zehazten zuten: Euskararen erabilera erosorako baldintzak sortu eta bermatu behar dira.
Batuz Aldatu dokumentuan jasotzen diren helburu eta ardatzak arloz arlo garatu nahi ditu orain kontseiluak, sektore guztietako eragileen ekarpenekin aberasturik.
Bilbon antolatuko duten hitzaldian galdera honi erantzun nahi diote: Zein ekarpen egin dezakegu eragile eta euskaltzaleok hizkuntza politiketan eragiteko?
Hitzordua otsailaren 23an, asteazkenean, Bilboko La Bolsan izango da, 19:00etan. Guztion hitza eta ahotsa ongi etorriak izango dira.
Izena emateko sartu lotura honetan edo idatzi haizpea@kontseilua.eus helbidera.