Euskararen ginkana

Badator VI. Euskararen Ginkana!

Kaixo, familia eta langile!

Duela urte batzuk hasitako bideari jarraituz Euskara Taldekook IKASTOLAKO EUSKARAREN GINKANAren seigarren edizioa jarriko dugu martxan aurten ere Ikastola osatzen dugun familia eta langileontzat. Egunero ikastolako buletina jasotzen duzuen guztiok parte hartu ahal izango duzue.

Horretarako datozen 6 asteetan, buletinean bertan EUSKARAREN GINKANA atalean, EUSKARAgaz edota EUSKAL KULTURAgaz lotutako galdera bat agertuko da (guztira 6 galdera, 6 astetan). Galdera horren erantzuna eta zuen izen-abizenak ondorengo helbidera bidali beharko dituzue:

euskarataldea@kurutziagaikastola.eus

Galderaren erantzun zuzena buletina jasotzen den egunean bertan (eguenetan) bidaltzen bada helbide horretara 3 puntu eskuratuko dira, hurrengo egunean bidaltzen bada 2 puntu eta  ondorengo egunetan bidaltzen bada puntu 1. Edozein modutan erantzuna hurrengo eguena baino lehenago bidali beharko da.

6 asteak igaro ondoren puntuazio altuena lortzen duenak SARI EDER BAT eskuratuko du.