Domekan Gipuzkoako ikastolen jai handia ospatuko dute Orereta-Errenterian. Kilometroak jaialdiak bere edizio berria izango du urriaren 1ean Orereta ikastolako kideen antolakuntzapean. Kilometroak Gipuzkoako ikastolen jaia da. Urtero ospatzen da 1977az geroztik. Milaka eta milaka euskalzale biltzen dira urriko lehen domekan antolaketak prestatutako ibilbidea egin eta Gipuzkoako ikastolei bultzada emateko asmoz. Euskaratik eta euskaraz sorturiko jaia da, eta euskararen erabilpena eta euskal kultura bultzatzen ditu. Euskararen eta euskal kulturaren plaza nagusi bat da. Eta auzolana du jaiak oinarri. Ikastola komunitatearen, beste ikastolen eta herriko eta eskualdeko eragileen elkarlanari esker egiten da.
Antolakuntzak lan handia egin du, eta egitarau anitza osatu du domekarako. Bertan ikusiko gara!