Azoka solidarioa: Atxondoko Harrera Herria elkartekoekin hitzordua

Kaixo, familia:

Pasa den ostiralean, apirilaren 26an, Atxondoko Harrera Herria elkarteko kideak etorri ziren gurera. LH6. mailakoek azoka solidarioan batu zuten dirua jasotzera hurbildu ziren eta, bide batez, egindako lana eta beraiengan pentsatu izana eskertzera. Guk ere egiten duten lanaren aitortza egin genien eta bertaratu izana bihotzez eskertu genien.