[AZKEN ORDUKOA] Gazteñerre eguna atzeratu egin da

Kaixo familia,

Zapatuko Gaztañerre eguna ATZERATU egingo dugu.

Ikastolari ez dagozkion motiboak direla medio, ezingo dugu gauzatu zapatuan Plateruenean burutzeko asmoa geneukan eguna. Data berri bat bilatzen ari gara, beraz adi egon hurrengo egunotan.

Sarrera mantendu gura duenak ondo gorde dezala txartela. Dirua itzultzea gura izanez gero, hurbildu ikastolako idazkaritzara sarrera txartelagaz eta bertan egin dezakezu tramitea.

Pena da, baina indartsu bueltatuko da Gaztañerre eguna.

Barkatu eragozpenak.