Kaixo famila,
Idatzi honen bidez jakinarazten dizuegu datorren azaroaren 30erako, eguenerako, Euskal Herriko Mugimendu Feministak egun osoko greba orokor feministaren deialdia luzatu duela zaintza eskubide kolektiboaren alde. Hau da, zaintza sistema publiko eta duina bermatzearen alde.
Deialdiari erantzunez, ikastola honetako Langileen Asanbladaren gehiengoak greba deialdiagaz bat egitea erabaki du. Asanbladaren iritziz, gainera, Hezkuntzak sistemak ere badauka jendarte eredu honetan eraldaketa egiteko erantzukizuna.
Hori dela eta, Ikastolako zuzendaritzak ezin izango du bermatu ikasleen zaintzarik.
Horrez gainera ez dira zerbitzuak eskainiko, hau da, ez da jantokirik eskainiko, ez da zaintzarik eskainiko eta ez da kirol zerbitzurik egongo.
Datorren asteko buletina
Halaber, azaroaren 30a eguena izanik, ez dugu buletinik bidaliko datorren astean. Hala ere, gure webgunea elikatzen doa astean zehar, eta bertan izango duzue ikastolako albisteen berri edukitzeko aukera. Horrez gainera, sareetan ere bagaude (Instagram, Facebook eta X, lehen Twitter zena), eta animatzen zaituztegu gure argitalpenei adi egotera.
Normala den bezala, egun honetako jarduna kuotetatik deskontatuko zaizue.
Sortu daitezkeen eragozpenak barkatuko dizkiguzuelakoan, hartu ezazue gure agurrik beroena.