Ateak zabalik: urtarrilak 26

Urtarrilaren 26an Ateak Zabalik jardunaldia izango dugu Kurutziaga Ikastolan goizeko 10:00etatik aurrera. Gure ikastola eta hezkuntza proiektua ezagutu gura duen jende guztiari zabaldutako deia da. Jardunaldia hobeto antolatu ahal izateko estimatuko genuke bertoratzeko prest zaudetenok izena emateko galdetegi sinple hau betetzea. 

Ordutegiak:

Haur Hezkuntza 10:00etan

Lehen Hezkuntza 11:00etan

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza

GALDETEGIA

Urtarrilaren 26az gainera, ikastola ezagutzeko talde-bisitak egiteko aukera ere badago. Kasu horretan jarri harremanetan 946200822 telefonoaren bitartez edo, bestela, idatzi idazkaritza@kurutziagaikastola.eus helbidera.