Ateak Zabalik jardunaldia antolatuko dugu otsailaren 11n

Datorren otsailaren 11n, zapatua, egingo ditugu Kurutziagan Ateak Zabalik jardunaldiak. Jardunaldiok Kurutziaga Ikastola bertatik bertara ezagutu eta gure hezkuntza proiektuaren berri izan gura duten familiei zuzenduta daude (Ikastolako kide zaren neurrian, interesik eduki dezakeen inor ezagutuz gero, albiste hau zabaltzen laguntzea eskertuko genizuke). Hainbat dira, aurrez egindako bisitaren batetik ikastola ezagutzen duten familiak. Izena ematerakoan aurreko bisitetatik galdera berriak sortu baldin bazaizkizue, idatzi lasai. Zuen jakingurak ezagutu eta argitu gura ditugu jardunaldian.

Ateak Zabalik jardunaldietan izena emateko lotura hemen daukazue. Egunean bertan gerturatzerik ez duenak ez dezala kezkarik izan, beste edozein egunetan ere adostu daitezkeelako bisitak. Horretarako bete galdetegiadeitu ikastolara (946200822) edo idatzi idazkaritza@kurutziagaikastola.eus helbidera.