Edizio bakoitzean ikastola desberdin batek antolatzen duen jaia da Ibilaldia eta 2024koa Algortako San Nikolas Ikastolari egokitu zaio. Aurretik 1978, 1984 eta 2002an ere ospatu ziren udalerrian. Baina, Ibilaldia ez da egun bakarreko jaialdia soilik, urte osoan garatuz doan proiektua da. Hala, ikasturte osoan aritu dira elkarlanean, jarritako helburuak betetzeko asmoz.
2024ko maiatzaren 26n ospatuko dugu Ibilaldia eta familia zein lagunekin euskaratik eta euskaraz ospatzeko eguna izatea nahi dugu. Ikastola eta euskal kultura Euskal Herriko zirrikitu guztietara zabaldu nahi dugu. Beraz, animatu eta parte hartu! Txonbo!
Antolatzaileek garraio publikoa erabiltzea gomendatu dute. Metro Bilbaorekin akordioa egin dute maitzaren 26an maiztasunak areagotzeko.
Getxora kotxez hurbiltzeko beharra izatekotan Metro Bilbaok dituen aparkalekuak erabiltzea hobesten da, herrian kotxerik ez erabiltzeko. Horretarako Etxebarrin, Leioan, Ibarbengoan eta BECen kotxea uztea gomendatzen dute.