Artezkaritza Batzordearen eraberritzea

Kaixo, familia:

Datorren ekainean egingo dugun Batzar Nagusian, Kurutziaga Ikastolako Kooperatiba Elkarteko Artezkaritza Batzordea eraberrituko da. Hori dela-eta, berton parte hartzeko prozesua zabalik dagoela adierazi gura dizuegu.

Kooperatiba bat izanik eta ikastolako parte garen neurrian, guraso guztiok dugu Ikastolako kudeaketa Organo Gorena den Artezkaritza Batzordean (9 kidek osatutako taldea) egoteko eskubidea, Batzar Nagusiak hala onartuz gero.

Horregatik, bazkide, zeure burua Batzordera aurkeztu gurako bazenu, izena eman ezazu maiatzaren 30a baino lehen artezkaritza@kurutziagaikastola.eus helbidean.

Datorren ekainean antolatuko dugun Batzar Nagusian aukeratuko ditugu bozka bidez hurrengo Artezkaritza kontseiluko kide berriak.

Agur bero bat.

Hektor Orbe

Kurutziaga Ikastolako presidentea