Kurutziagako hasierako urteak ez ziren errazak izan. Baliabide gutxi, ziurgabetasun handia, eta dena egiteko zegoen. Baina bazegoen zerbait diruak erosi ezin duena: komunitate baten konpromisoa. Gurasoek margotu, garbitu, antolatu, dirua bildu eta behar zen guztia egin zuten ikastola martxan jartzeko. Oroitzapen haiek azaldu dituzte Arrate Alberdi sorrerako gurasoak eta Ines Etxegibel haren alabak.





