[ARGAZKI GALERIA] LHko ikasleek euskal olinpiadetan parte hartu dute

Ospa ditzagun geure olinpiadak! Aurten, mundua 2024ko Joko Olinpikoetarako Parisen biltzen den bitartean, guk Kurutziaga Ikastolan, bazkalostean, gure olinpiada propioak eraiki ditugu: euskal olinpiadak.

Gehien bat,  herri Kirolen tradizioan oinarrituta, gure Lehen Hezkuntzako ikasleek bat egin zuten pasadan ostiralean, askotariko kiroletan lehiatzeko.

Euskal Olimpiadak ez ziren soilik kirol ospakizuna izan, baizik eta gure ikasleak euskal kultura aberatsean murgiltzeko eta haien kirol ondare paregabean inspiratzeko aukera izan zen.

 Euskal musikarekin girotu genituen gure lehikaketak eta giro ederra sortu genuen!