2026an Emakumeak Zientzianek 10. edizioa ospatu du. Hamarkada bat daramate estereotipoak apurtzen, emakume zientzialarien lana ikusgarri egiten eta neska-mutilen artean bokazio zientifikoak sustatzen.
Otsailaren 11, Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna da eta horren bueltan hainbat dira aurrera eraman diren ekintzak. Kurutziaga ikastolako 6. mailako ikasleek Eskolara itzulera programan parte hartu dute eta emakume zientzialari baten bisita izan dugu ikastolan.
Olatz Crende Arruabarrena izan dugu gure artean, Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko Biologia Zelularra eta Histologia Saileko irakaslea, Signaling Lab ikerketa-taldeko ikertzailea, organogenesian, kartzinogenesian eta ehunen birsorkuntzan seinaleztapen zelularrean espezializatua eta Kurutziaga Ikastolako gurasoa.
Gure gorputzeko organo eta sistemei buruzko azalpen bikaina bezain interesgarria eman ostean, ikastolako batzar gela laborategi eta LH6ko ikasleak zintzialari bihurtu ditu Olatzek eta platanoaren DNA jariatu dute emandako urratsei jarraituz.
Eskerrik asko Olatz eskaini diguzun saioagatik, egunero laborategian zein irakaskuntzan egiten duzuen lanagatik eta nola ez emakume zientzialarien lana ikusarazteagatik. Ohorea eta plazera izan da zu gure artean izatea.





















