Azken asteetan 6. mailako ikasleak euskal pilota lantzen dabiltza gorputz hezkuntzako saioetan. Bertan, bote luzea, esku pilota, pala eta zesta puntako berezitasunak zeintzuk diren ikasiz. Horrez gain, euskal pilotan erabiltzen diren instalazio desberdinak ezagutzeko parada ere izan dute. Hona hemen Abadiñoko Tornosolo trinketea ezagutzen egon zireneko argazki batzuk.