Pasadan astelehenean, martxoak 16, LH 5.mailako ikasle eta irakasleak Mañariko Hontza Museora egin genuen irteera. Inguruneko gai honetan ekosistema ezberdinak lantzen aritu gara eta bertako animaliak eta landareak ezagutu ditugu. Oinez egin genuen txangoa erreka bazterretik paseo polit bat eginez eta bertan Hontza museoa ikusteko aukera izan genuen. Animalia berezi eta politak ikusi genituen. Egun ederra izan genuen.




























