Kaixo, familia:
Ostiralean, urriak 25, LH5. mailako ikasle eta irakasleok Donostiako Eureka! Zientzia
Museoan egon ginen eguna pasatzen.
Museoan, bertako adituekin bisita gidatua izan genuen. Areto desberdinetan ikusi,
esperimentatu eta ikasi ahal izan genituen elektrizitateari, indarrari, argiari eta beste
hainbat eremuri buruzko kontuak.
Gainera, Planetariumean Ingurunea ikasgaian ikasi ditugun hainbat kontzeptu hobeto
ulertu ahal izan genituen: errotazio eta translazio mugimenduak, urtaroak… Kontzeptu
berriei buruz ere hitz egin ziguten eta modu bisualean ikusi ahal izan genituen
azalpenekin lotutako irudiak: konstelazioak, Nazioarteko Espazio Estazioa…
Museo kanpoaldean bazkaldu ondoren, gelaka sartu ginen museoak eskaintzen dituen
aukeretaz modu libreago batean gozatu ahal izateko.
Gelan egin dugun urtaroen maketarako oso baliagarriak izan zaizkigu jasotako hainbat
azalpen: Lurraren ardatzaren inklinazio graduak, urtaroak zergatik sortzen diren eta
egunaren eta gauaren bereizketa, besteak beste.
Esandako guztiaren erakusgarri dituzue bertan ateratako hainbat argazki.