Pasadan astean, ekainaren 3tik 5era, LH 5.mailakoak Arantzako aterpetxean (Nafarroan) izan gara. Ekintza ezberdinak egin ditugu, horien artean, zuhaitz parkean soketatik eta tirolinetatik zintzilik ibili gara, jolas kooperatiboak egin ditugu, talo tailerra eta San Juan Xarrera ibilaldia ere egin ditugu. Hiru egun hauetan primeran pasatu dugu elkarrekin. Laster oporrak eta datorren ikasturtean gehiago!






































































































