Egunotan, animalia eta baserriko lanen inguruko gaiekin ari gara. Eta honekin lotuta, pasa den astean, Lacturale, esnetarako behien interpretazio zentroa, bisita birtual baten bidez, ezagutzeko aukera izan zuten gure ikasleek.
Behien esnearen ekoizpena nola egiten den ikusteaz gain, nutrizioan aditu baten aldetik, gosari osasuntsu batek izan behar dituen osagaien inguruan ikasi ahal izan zuten.
Gainera, ikasleei, etxerako esnea eta interpretazio zentroa bisitatzeko gonbidapenak luzatu zizkieten.