Lehen Hezkuntzako lehenengo mailako ikasleak ‘Orean bete betean’ ekintza burutu dute. Honen helburua, ogiaren historia ezagutu, osagaiak zeintzuk diren ikasi eta oinarrizko elikagai honetara, eta oro har, zerealetara hurbiltzea izan da. Behin prozesu guztiak ikusita eta ekintzari bukaera eman asmoz, ikasle bakoitzak bere ogi masari forma eman eta etxera eraman dute.